EZARRI ZURE ENPRESA
NEGOZIO AUKERAK ZIRKUITUAN
Nafarroako Zirkuituak baldintza bikainak eskaintzen ditu I+D-arekin, prototipoen eraiketarekin, lehiaketarako hornikuntzarekin, hornikuntza banatzaile dendekin… erlazionatutako enpresak ezartzeko
Autobia eta errepideen konexio bikainek Nafarroako Zirkuitua Espainiako iparraldeko hiri nagusiekin 3 ordu baino gutxiagotan komunikatzen dute.
HIRI ETA AIREPORTU NAGUSIEKIKO DISTANTZIAK
- Iruña: 60 km A12 Autobiatik
- Logroño: 30 km A12 Autobiatik
- Gazteiz: 61 km
- Donosti: 140 km
- Bilbo: 165 km
- Zaragoza: 145 km
- Biarritz: 172 km
- Santander: 263 km
Zirkuituko taldeak bertako instalazioetan enpresak ezartzeko kontaktuak dinamizatzen ditu, laguntzen, eraikuntza tramiteen eta Nafarroako Gobernuko baimenen inguruko informazioa errazteko. Gainera, hurrengo enpresen informazioa ere errazten du:
- Sodena: aholkularitza eta konpainia pertsonalizatua eta konfidentziala interesatutako inbertitzaileari.
- Fundación Moderna: proiektu kolaboratiboen garapena enpresa, hezkuntza eta administrazioaren artean.
- Nasuinsa: industria lurzoruaren kudeaketa eta promozioa.
LANERAKO ESPAZIO ERABILGARRIAK ZIRKUITUAREN BARRUAN
Zirkuituak alokatzeko zonaldeak ditu enpresen instalazioetarako. Espazio hauek Atalaya eraikinean eta paddock-eko nabeetan aurkitzen dira.
Gainera, Atalaya eraikinak konbentzio zentro bat, ibilgailu historikoen erakusketa bat, taberna eta jatetxea du.
Atalaya Tailer Zonaldea
Tailerraren azalera: 1.100m²
Atalaya 2.Tailerra
Zonalde osoa: 366m²
Tailer / Parking zonaldea: 236m²
Paddock Tailerrak
1. Tailerra: 200m²
2. Tailerra: 400m²
Galeria Komertziala
Taberna / Jatetxea: 265m²
Ospakizun-aretoa: 300m²
Bulegoak
1. Zonaldea: 235m²
2. Zonaldea: 300m²
“PERGUITA” POLIGONO INDUSTRIALA
Zirkuitutik 0.5 km-tara eta Bide Autobiarako sarbide errepidean, “Perguita” Poligono Industriala aurkitzen da, Nasuinsa enpresa publikoak kudeatuta.
Poligonoak 50 hektarea inguruko azalera du eta azalera desberdineko lursail taldeak daude: azalera erdiko (2 eta 400m2 artean), azalera handiko (5 eta 8.000m2 artean) eta azalera handiko enpresetarako lursailak (15.000m2-tik aurrera).
Poligonoan KYBSE enpresa, Europako Kayaba indargetzaile fabrikatzaile nagusia eta nanoteknologian, material berrietan eta ingurune aurreratuan aplikatutako I+D ekintzak dituen L´Urederra Zentro Teknologikoa daude, besteak beste.
Poligonoan instalatzeko aukerak ezagutzeko, bai Zirkuituarekin eta baita Nasuinsa-rekin ere kontaktatu dezakezu.