INFORMAZIO OROKORRA
IPARRALDEKO ZIRKUITUA
Nafarroako Zirkuitua motorrean espezializatutako kirol eremu ludikoa dugu; era berean, korporatiboak zein aisirako ekitaldi amaigabeak sortzeko ahalmena duena. Honen kirol teknikek, instalazioek, sarbideek eta lurralde-kokapenek Nafarroako Zirkuitua aisirako, lanerako eta kirolerako gune ezin hobea izatea ahalbidetzen dute, nazio eta nazioarteko erreferentea izatearekin batera.
Nafarroako Zirkuituaren sorrerarekin sei milioi pertsona izan dira onuradunak. Mundu osoari protagonismoa ematearren jaiotako instalazioak dira; motorraren mundua haien ogibidea eta pasioa egiten dutenentzat, haien hobby-az gozatu nahi dutenentzat, karts-etan egun dibertigarri bat pasatzea bilatzen dutenentzat, haien bezeroei ekitalde korporatibo batekin atsegin nahi dietenentzat, motorraren emozioa bizi nahi dutenentzat… Hau da, Nafarroako Zirkuituak ez du helburutzat lehiaketetan besterik zentratzea, honek bilatzen duena maila goreneko kirol ekitaldiak, enpresetarako ekitaldi korporatiboak, zaleetarako tandak/entrenamendu saioak jardunaldiak eta partikularreetarako aisirako ekintzak gauzatzeko espazioa izatea da. Mundu guztiak du bere espazioa eta bere garrantzia Nafarroako Zirkuituan.
Nafarroako Zirkuituak bost pista espezifiko ditu: Abiadura Zirkuitua, Karting Zirkuitu bat, AutoCross Pista bat, Pista Irristakor bat eta 4×4 Gune bat.
Motorrari zuzendutako pista eta instalazio aniztasunak gure bezeroei ekitaldien antolaketak, enpresen sustapenak, marken aurkezpenak, formakuntza ikastaroak eta segurtasun eta erosotasuneko baldintza ezin hobeetako lurreko lehiaketak ahalbidetzen du.

Plano de la pista Deslizante

Plano de la Zona Off Road

Plano de la pista Car Cross

Ficha de Timing Loops

Plano del Karting de Navarra

Plano general del Circuito de Navarra
