KARTING-A
RX250, KORRIKA EGITEKO LIZENTZIA
Kart pistan sentsazio berriak sentiarazi nahi badituzu, orain horiek bizi ditzakezu RX250-aren eskutik. Merkatuko potentzia handienetariko kart-a gidatzeko aukera duzu. RX250 Gidatzeko Ikastaroa egitearekin hurrengo mailara igo zaitezke: azkarrenen mailara, hain zuzen ere.
NAFARROAKO ZIRKUITUA, KARTING-A
Nafarroako Zirkuituak Espainiako iparraldeko eta Frantziako hegoaldeko outdoor pistarik hoberenetarikoa du. Karting Pistaren hornidurari, materialari eta instalazioen kalitateari esker, mundu guztiak kirol eta asiaz gozatzeko espaziotzat hartzen da.
KARTING GUNEKO DATUAK
- Ibilbide iraunkorraren luzera: 731 metro
- 15 kurba: 9 eskuina, 6 ezkerra
- Ibilbide ebentualaren luzera: 995 metro
- Zabalera: 10 metro zuzen nagusian eta 8 metro pistaren gainontzeko ataletan
- Paddock: 7.500 m2
- Briefing aretoa, aldagelak eta bulegoa
- Mantentze-lanetarako tailerra
- Kart gordelekua
- Argiztapen iraunkorra
- Pelouse
- Kronometraje sistema
- Denboren orria
- Modalitateak: Karting, Supermotard, Minimotos, Drifting
Karting-aren web-orrialdera sartu ordutegi eta tarifen inguruko informazio eguneratua izateko. http://www.kartingcircuitodenavarra.com/horarios
TIPOLOGIA ETA KARTING-AREN ERABILERA
Nafarroako Zirkuituak Karting-eko Pistan hegan egiteko aukera ematen du. Edozeinek hiru kart mota bere eskura ditu, horiek guztiak primeran prestatuak emozio, abiadura eta gozamen sentsazioak bizitzeko.
- Fun Kid – Umeak: Zilindrada: 160 cc.
- RX7 – Helduak: Zilindrada: 390 cc, 18 CV.
- RX 250 – Lehiaketa: Zilindrada: 250 cc, 30 CV
TIPOLOGIA ETA KARTING-AREN ERABILERA
Kart pista bat. Aisialdirako espazioa. Lanerako espazioa. Nafarroako Zirkuituak eskaintzen dituen dibertsio aukerak ezin hobeak dira. Karting-eko Pista formatu ezberdinetarako erabili daiteke publiko guztien eskutik:
- Pista eta instalazioen alokairua
- Gidatze ikastaroak
- Tandak
- Lehiaketak
- Erresistentzia lasterketak
- Kart gordelekua
- Talde txiki eta handietarako ekitaldiak
Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 640 362 zenbakiarekin edo karting@circuitodenavarra.com e-mailarekin kontaktuan jarri.